Archivos |
< | Diciembre 2024 | |
Lu |
Ma |
Mi |
Ju |
Vi |
Sa |
Do |
|
|
|
|
|
|
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
11 |
12 |
13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
18 |
19 |
20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
25 |
26 |
27 |
28 |
29 |
30 |
31 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Inicio > Historias > Esto es la tradución al euskera de Trópico de Géminis
Esto es la tradución al euskera de Trópico de Géminis |
2002-06-26 |
Gemini Tropikoa
Lurraren erradioa kalkulatu bi paperontzi, bi iparrorratz, zurezko eta burdinazko barra bana, bi berun-zati eta bi neurketa-zinta erabiliz.
1. Kalkulatu eguerdia paperontzi eta iparrorratz bana erabiliz
Ekainaren 21a udako solstizioaren eguna izan zen. Urteko egunik luzeena. Egun horretan Eguzkia hain zegoen altu horizontean, ezen Kantzer Tropikoko puntu guztietan ur-putzuak baleude, Eguzkiak horien hondoa argiztatuko bailuke.
Kantzer Tropikoa deritzo Eguzkiaren solstizioaren egunean Lurretik ikusita Gemini konstelazioan dagoelako.
- Zer? Txorakeriarik ez esateko? Zein lotura duen Kantzerrek Geminirekin?
Noski, noski, galdera horiei erantzun egin behar diet. Gemini Kantzerren ondoan dago. Kantzer-->Gemini norabideari jarraiki topatzen dugun zodiakoko hurrengo konstelazioa Taurus da.
Ekinozioen zehaztasuna dela eta, egun horretan Eguzkiaren posizioa, solstizioarena, aldatu egiten da.
Duela milaka urte ohartu ziren solstizioaren egunean Eguzkiak Tropikoetako putzuetako hondoak argiztatzen zituela eta egun horretan Eguzkia Kantzer konstelazioan zegoela behatu zuten. Horregatik deitu zioten Kantzer Tropikoa.
Gaur, ekainaren 21ean, Eguzkia Geminin dago, baina Gemini eta Taurusen mugatik oso hurbil. Hortaz, Tropiko horri izena eman beharko bagenio, gaur egun Gemini Tropikoa deituko genioke.
-Bai, bai, Gemini eta Kantzerren esanahiak argitu dizkidazu, baina ez didazu Tropiko hitzaren esanahia azaldu.
Tropiko hitza ?tropos? hitz grekotik dator, eta bira esan nahi du.
- Bira? Eta zer esan nahi du horrek?
Demagun artzainak garela, udan larreetan egin behar dugula lan eta lo egiten dugun txabolako leihoak ekialdera ematen duela.
Txabolara udaberriko lehen egunetan iritsi gara. Esnatzen garenean Eguzkia mendi baten atzetik irteten ari da.
Lehen egunean Eguzkia mendi-tontorretik atera da. Pixkanaka-pixkanaka, egunak aurrera doazen heinean, Eguzkia tontorretik ezkerrerago ateratzen da.
Ezkerrerago, ezkerrerago, ezkerrerago... eta egun batean solstizioaren ingurura iristen da. Une horretan Eguzkia gelditu egiten da: hots, egun askotan Eguzkia ia leku beretik ateratzen da. Kontu eta zehaztasun handiz egiaztatu behar da Eguzkiak ezkerrerantz jotzen duela ikusteko. Hori da ?solstizio? hitzaren jatorria. ?Sticio? hitzak latinez estatikoa edo geldia esan nahi du.
Zehaztasun handiz behatuz gero, ekainaren 21ean, Eguzkia Tropikoko putzuekiko bertikal dagoenean, inoiz baino ezkerrerago ateratzen den eguna dela ikus daiteke. Une horretatik aurrera, Eguzkiak eskuinerantz joko du.
Eguzkiak, Tropikoan bertikal ikusten denean, ez du ezkerrerago joko; aitzitik, hortik aurrera eskuinerantz joko du. Tropikora iristean bira emango du.
Tropos = bira.
- Izugarrizko kalamatrika dela? Eta zein lotura duen honek guztiak eguerdiko hamabiak paperontziaz eta iparrorratzaz neurtzearekin?
Egon lasai! Pazientzia pixka bat!
Eguerdiko hamabietan, Eguzkia hegoaldean dago. Ekialdetik atera eta mendebaldetik sartzen da. Zerutik egiten duen ibilbidearen erdian, hegoaldean dago. Egu(n)-erdia. Hamabietan, ekialdetik atera denetik igaro diren adina ordu falta zaizkio Eguzkiari mendebaldetik ezkutatzeko.
Zerua bi zatitan banatuko bagenu: ekialdekoa eta mendebaldekoa, hamabiak baino lehen Eguzkia ekialdeko zatian legoke, eta hamabiak jo eta gero mendebaldeko zatian.
Demagun bi aldetan torlojuak dituen paperontzi lauki bat dugula.
Iparrorratzaren laguntzaz, paperontzia lurrean ipini behar da iparra ?>hegoa norabidean, eta torlojuak dituzten aldeak ekialderantz eta mendebalderantz ipiniko ditugu.
Hamabiak baino lehen, noski, Eguzkiaren hamabiak baino lehen, Eguzkiak paperontziaren ekialdeko aldea argiztatuko du. Ekialdeko torlojuak argiztatuta egongo dira. Hamabietan, ekialdeko torlojuen buruak ?itzali? eta mendebaldekoak ?piztuko? dira.
Une horretan, eguerdiko hamabiak dira toki horretan.
Hori joan den ekainaren 21ean egin genuen Donostian, Bilboko Bizkaia eskolako ikasleekin. Horiek bezain tresna sinpleak erabiliz kalkulatu genuen Eguzkiaren hamabietan Europako 14:03 ?ordu zentrala? direla.
2.Neurtu Eguzkiaren angelua
Ordu horretan makila bat ipini genuen bertikalki berun-zati batekin: pisu eta hari bana.
Makilaren altuera eta itzala neurtu genituen. Emaitza hauek lortu genituen:
Makilaren altuera: 116 cm.
Itzalaren altuera: 41,5 cm.
Itzalaren altuera/makilaren altuera = 0,35
(Ikasleek egindako hiru neurketen batez besteko balioak).
0,35eko tangentea duen 19,8°-ko arkua.
Alegia, Donostia Gemini Tropikoaren gainetik 19,8°-ra dago. Gogoratu Eguzkia Tropikoan bertikal dagoela, hots, zero angelua duela.
4. Gauza bera Tenerifen
Tenerifen antzeko zerbait egin zuten Zientziaren eta Kosmosaren Museoan. Horiek honako emaitza hau lortu zuten: meridianotik 15:05etan pasatu zela.
Ondorengo datu hauek erabili zituzten:
Makilaren altuera: 128 cm
Itzala: 11,78 cm (zazpi neurketaren batezbestekoa).
Zatidura: 0,092
arctan (0,092) = 5,26°
Tenerife, beraz, Tropikotik 5,26° iparraldera dago.
Donostiaren eta Teneriferen arteko diferentzia honako hau da: 19,8° (Donostia) ? 5,26° (Tenerife) = 14,54°
Tenerife eta Donostiaren artean 14,54°-ko aldea dago.
Mapa batekin Donostiaren latitude berean dagoen puntu baten eta Teneriferen arteko aldea neurtu dugu, baina Tenerifeko bertikalean (meridianoan bertan) honako hau da: 1616,56 km
Neurketa bera egin dugu Teneriferen latitude berean dagoen Sahara erdiko puntu baten eta Donostiaren artean, eta emaitza bera lortu dugu.
Orain hiruko erregela aplikatuko dugu:
14,54° .................. 1616,56 km-tan bada
360º .................... X km-ra izango da
X= 360x1616,56/14,54 = 40.024,80 km
2xp-rekin zatitzen badugu, honako erradio hau lortzen dugu:
Lurraren erradioa: 6.378 km
Donostiako eta Tenerifeko ikasleek kalkulatutako Lurraren erradioa: 6.378 km
Lurraren benetako erradioa: 6.378
Gure kalkuluen zehaztasuna harrigarria da; baina, oso gauza garrantzitsuaren ondorioz gertatu da hori: mapa baten bidez neurtu dugu Teneriferainoko distantzia. Horrela egin izan ez bagenu, askoz ere zailagoa izango litzateke.
5.Eratostenes-en metodoa gogoratu
Erabili dugun metodoa Eratostenes-ek erabili zuen Alexandrian.
Eratostenes Kristo aurreko 284. urtean jaio zen eta Alexandriako Liburutegiko hirugarren zuzendaria izan zen.
Sienan ?gaur egun Asuan izena du?, Nilo ibaiaren gaineko presa ezaguna dagoen lekuan, ekainaren 21ean, udako solstizioaren egunean, Eguzkiak putzuetako hondoa argiztatzen zuela esan zioten Eratostenes-i.
Berak bazekien, ordea, Alexandrian ez zela inoiz horrelakorik gertatzen: Eguzkiak ez zuen inoiz putzuen hondoa argiztatzen.
Horrela bada, Lurra esferikoa zela eta 1. irudian ikusten dena gertatzen zela ondorioztatu zuen.
Beraz, Lurraren erradioa neurtzeko metodo bat bururatu zitzaion. Bi gauza behar zituen. Lehena Eguzkiaren itzalak eratzen zuen angelua kalkulatzea zen. Bigarrera, Sienaren eta Alexandriaren arteko distantzia jakitea.
Lehena trigonometriarekin konpondu zuen; Alexandriako Itsasargi ezagunaren itzala neurtu zuen, zein altuerakoa zen bai baitzekien.
Alexandriaren eta Sienaren arteko distantzia pausoka neurtzeko esklaboak bidali zituen. Neurketa guztien arteko batezbestekoa kalkulatzeko hainbat pertsona ere bidali zituen.
Eta horrela, angelua 7,2°-koa eta distantzia 5.000 estadiokoa zela jakin zuen. Eratostenes-en garaian Alexandriako estadioak 158 metrokoak zirela kalkulatu da; beraz, Lurraren erradioa 6.270 km-koa zela kalkulatu zuen.
Ez dago batere gaizki, ezta?
Ederki, Eratostenes!
1. irudia
Enviado por flexarorion a las 20:26 | 6 Comentarios | Enlace
|
|
Referencias (TrackBacks)
URL de trackback de esta historia http://ciencia15.blogalia.com//trackbacks/1730
Comentarios
1
|
De: Vendell |
Fecha: 2002-06-27 22:38 |
|
¡Ahora sí que lo entiendo!
|
2
|
De: flexarorion |
Fecha: 2002-06-28 22:50 |
|
¿A que si? ¿A que está mucho más clara que la versión anterior?
|
3
|
De: pepe |
Fecha: 2006-10-04 18:01 |
|
no he pedido eso
|
4
|
De: pepe |
Fecha: 2006-10-04 18:02 |
|
thsrthsdthxfhtxfhxffghn
|
5
|
De: pepe |
Fecha: 2006-10-04 18:02 |
|
thsrthsdthxfhtxfhxffghn
|
6
|
De: maite |
Fecha: 2006-12-14 21:48 |
|
zeba idatzi dezue erderaz euskeraz baldin badao idatzita???
idatzi euskeraz!!!
ta itzein rebai
aio mxx
|
|
|